Begira
iezaiozu aurreko karratuari, eta saia zaitez lerro, zutabe eta diagonal bakoitzeko zenbakien batura egiten. Konturatuko zinen, guztietan 15 eman dizula. Hau karratu magiko baten adibide bat besterik ez da.
Karratu magikoek honako baldintzak bete behar dituzte:
Karratuan agertzen diren gelaxken kopuruak eta bertan jarri behar ditugun zenbakien kopuruak berdina izan behar du. Adibidez, 3x3-ko karratuetan 9 zenbaki ezberdin beharko ditugu.
Zenbaki horiek karratuan kokatzerakoan, lerro, zutabe eta diagonal nagusien baturak zenbaki berbera eman behar duela kontuan hartu behar dugu.
Karratu magikoen ordena: ordenak lerro edo zutabe bakoitzak duen gelaxka-kopurua adierazten du. Horrela, 4. ordenako karratu magikoak 16 gelaxka (4 x 4) izango ditu. Eta 9. ordenako batek 81 gelaxka (9 x 9).
Aurreko karratu magikoa Bartzelonako Sagrada Familiaren Pasioaren Fatxadan aurki dezakegu. 4. ordenako karratu magikoa da, eta kalkuluak eginez gero, konturatuko zara 33 dela batura magikoa.
Hementxe dituzu 30 karratu magiko ezberdin ebazteko, laguntza eta guzti:
Hurrengo bideoan, berriz, karratu magikoen erabilpen didaktikoari buruz hitz egiten dute:


No hay comentarios:
Publicar un comentario